|

Interneteko aplikazioetan sortzen diren beharrak
Izenperen ziurtagiri elektronikoek eta bere Gako Publikodun Azpiegiturak (PKI) Internet bidez eskaintzen diren zerbitzuetan sartzerakoan sortzen diren ohiko behar batzuei irtenbidea ematen die.
- AUTENTIFIKAZIOA: nola identifikatu argi zerbitzu batean sartzerakoan, beste norbaitek gu ez ordezteko moduan.
- KONFIDENTZIALTASUNA: nola lortu komunikazioak beste batzuek ez entzutea eta adierazitako hartzaileak bakarrik irakur ditzakeen dokumentuak bidaltzea.
- OSOTASUNA: nola ziurtatu dokumentu bat ez dela aldatu.
- BENETAKOTASUNA: nola ziurtatu dokumentu bat pertsona batek edo batek baino gehiagok onartu dutela.
- EZ GAITZESTEA: nola frogatu hirugarrenei dokumentu bat benetakoa, sinaduraren baliokidea, dela.
|